EAJk eta PSEk 2016ko Gipuzkoako Aurrekontuak onartu dituzte

Compartir

Gipuzkoako Foru Aldundiak 813 milioi euroko aurrekontua izango du 2016ean, pasadan urtean baino 42 milioi euro gehiago (%5,4ko hazkundea). Kopuro horren barruan jasota daude EH Bildurekin eta PPrekin hitzartutako 1,55 milioi euroko bederatzi zuzenketa.

Aurrekontuak aldeko 27 boto jaso dituzte, EAJ eta PSErenak, PPko batzarkidearen abstentzioa eta EH Bildu eta Ahal Dugu-ren aurkako 23 boto. Gipuzkoako Batzar Nagusien babesa jasota, Markel Olanok, ahaldun nagusiak, Gipuzkoa “sendotzeko” tresna izango direla adierazi du.

EAJk eta PSEk kontuen izaera “soziala” goraipatu dute. EAJko Maria Eugenia Arrizabalagak errauste plantaren defensa ere egin du, hondakinak kudeatzeko irtenbide “egokiena” dela esanez.

Bederatzi zuzenketak, Alderdi Popularraren bost eta EH Bilduren lau proposamenak, ekonomia sustapenaren esparruan eta landa garapen arloan txertatzen dira. Zuzenketa hauek Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean eztabaidatu eta bozkatu dira. EH Bilduren bi ekimen 900.000 euroko balioa dute, batetik zailtasunak dituzten enpresa txikiei laguntzeko 600.000 euro bideratu dira eta, bestetik, tokian tokiko enplegua sustatzeko beste 300.000 euro. Beste bi zuzenketak landa garapenaren arloan doaz, lehen sektorea sustatzeko bi programa beste 400.000 eurorekin indartzea proposatu dute.

Alderdi Popularrari dagokionez, bost erdibideko zuzenketak sartuko dira aurrekontuetan, baikoitza 50.000 euroko balioarekin era denak ekonomia sustapenaren arloan.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontuak

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria