Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagai jeltzaleak iragarri duenez, Ondarearen gaineko Zerga Araba eta Bizkaian indarrean dagoenarekin bateratuko du. Horrela Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga ezabatuko dutela esan du Olanok.
Olanoren iritziz, Fortuna Handien gaineko Zergak kalte egiten die “enplegua eta jarduera sendotzeko helburuarekin irabaziak berriro inbertitzearen alde egiten dutenei”. Horrez gain, konpromisoa adierazi du zerga politika “ekonomia-jarduera eta enplegua laguntzera” bideratzeko, eta ez “bakarrik dirua-biltzeko tresna izatera”.
Fortuna Handien gaineko Zergak polemika eragin zuen Gipuzkoan, zergapekoen ihesa eragingo zuelakoan. Lehen kanpainako dateun arabera, zerga pagatu behar zuten 49 lagun joan ziren Gipuzkoatik. 2010ko Ondarearen gaineko Zergarekin konparatuz, 2013an %47ren gorakada erantsi zuen zerga berriaren ekarpenak administrazio publikoari.
Aberastasunaren gaineko Zerga kentzeko eskatu dio Adegi, Gipuzkoako patronalak, Gipuzkoako Foru Aldundiari. Habaler, jarduera ekonomikoa bultzatuko duten politikak abian jartzea eta enpresei bultzada emando dien fiskalitatea aplikatzea aldarrikatu du.
Iturriak: