EAEko ogasunek 120 milioi euro gehiago bilduko dutela aurreikusi dute 2019an

Consejo vasco de finanzas
Compartir

Urriaren 11an egindako Finantza Euskal Kontseiluaren batzarrean, 15.386 milioi eurotan ezarri da aurtengo zerga itunduen diru-bilketaren itxierako aurreikuspenak, hasiera batean aurreikusitakoa baino 120,7 milioi gehiago (% 0,8 gehiago).

Hortaz aparte, 2020ko aurreikuspenak, koefiziente horizontalen banaketa eta egokitzapenerako funts orokorraren zehaztapenak zehaztu dira batzarrean:

ZERGA ITUNDUEN ARABERAKO DIRU BILKETAREN 2020rako AURREIKUSPENAK

Aurreikuspenen arabera, 2020an Foru Aldundiek guztira 15.767,8 milioi euro bilduko dituzte zerga itunduetatik; % 2,5 gehiago, 2019rako aurreikusitako itxierako bilketaren aldean. Termino absolutuetan, 382 milioi euro gehiago dira, 2019ko itxierako aurreikuspenen aldean.

concierto economico

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2020an EGIN BEHARREKO EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK

Foru Aldundiek erakunde komunei egingo dizkieten ekarpenei dagokienez, 10.473 milioi euroko zenbateko globala adostu da, ondoko ekarpen-koefiziente horizontalen arabera 2020rako: % 16,27 Araba, % 50,39 Bizkaia eta % 33,34 Gipuzkoa. Ekarpen horien zenbatekoa 318 milioitan gehitu da 2019koaren aldean (% 3,1 gehiago).

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN 2020rako ZEHAZTAPENA

Egokitzapenerako Funts Orokor honen 2020rako behin-behineko zenbatekoa 137,9 milioi eurokoa izango da. Funts horren finantzazioaren % 70,04 Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio eta gainerako % 29,96a Foru Aldundiei, bakoitzak bere koefiziente horizontalen arabera.

Funts hori Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen artean banatuko da; haiei dagokie, hurrenez hurren, 57.071.113 eta 80.922.885 euro.

concierto economico

GIZARTE ZERBITZUEN KARTERA GARATZEKO ERAKUNDEARTEKO FUNTSA

Berriro erabaki da 2020ko ekitaldirako 20 milioi euroko ezohiko funtsa eratzea, gizarte-zerbitzuen eta prestazioen kartera garatzeko jarduerak finantzatzeko.

concierto economico

Batzarraren akta osoa deskargatu