Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Ogasunek 2015ean baino 186,4 milioi euro gehiago bildu dituzte; guztira, 9.112 milioi euro. Lurraldez lurralde, %0,6 igo da Bizkaian, %4,7 egin du gora Gipuzkoan eta %2,7, berriz, Araban. Azken hiru hilabeetan gehiago hazi beharko du Finantzen Euskal Kontseiluak urte amaierako aurreikusitako %3,3ra iristeko.
Bizkaia izan da portaera ahulena izan duen lurraldea, zerga bidezko diru bilketa %0,6 bakarrik igo baita. Guztira 5.706,3 milioi eurok bildu ditu Bizkaiko Ogasunak, aurreko urtean baino 30,5 milioi gehiago. PFEZrean ondoriozko diru sarrerak %3,8 hazi dira, baina sozietateen gaineko zergaren ondoriozkoak, berriz, %24 jaitsi dira. BEZari dagokionez, zerga bilketa %1,3 behera egin du.
Gipuzkoan, 2015ean baino 120 milioi euro gehiago bildu dira. Eragin positiboa izan dute PFEZak, Sozietateen gaineko zergak eta BEZa. Lan atxikipenen atalean 23 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak, %2,3 gehiago. Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 33,7 milioitan hazi dira: sarrer gordinek 12,4 milioi egin dutu gora, eta itzulketak 21,4 milioi eurotan murriztu dira. Foru Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %,3,4 igo da.
Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusia, Foru Ogasunak 2016ean 2.054,5 milioi euroko bilduko dituela adierazi du. Hau da, iaz baino %3,1 gehiago. Dena dela, gorakada hori ez da aurreikusitakora (%5,5) heltzen.
Iturriak: