Bizkaiko Foru Ogasunak 322 milioi euro berreskuratu ditu iruzur fiskalaren aurkako borrokan 2021ean

Compartir

Bizkaiko Foru Ogasunak 2021ean iruzurraren aurka egindako jardueren emaitza 322,1 milioi eurokoa izan da. Horretarako, Bizkaiko Foru Ogasuneko zerbitzuek Iruzurraren Aurkako Planean jasotako 530.000 jarduera garatu zituzten prebentzioaren, informazioa lortzearen eta erregularizazioaren eta kobrantzaren arloetan.

322,1 milioi euroko azken emaitzatik, 245,3 milioi euro zergen ordainketan ordaindu ez diren zenbatekoei dagozkie, eta 76,8 milioi euro beren zerga-egoera erregularizatzeko bete ez duten zergadunek ordaindu beharreko interes eta zehapenei.

Taulan honetan jasotzen den bezala, emaitzaren heren bat Sozietateen Gaineko Zergan egindako kontrol eta jarduketen bidez lortu da. BEZak, atxikipenek eta errentaren gaineko zergak lortu dituzte emaitza handienak.

 

  Jarduketak Emaitzak (eurotan)
PFEZ 478.652 34.866.745
Ondarearen gaineko zerga 696 2.593.967
Sozietateen gaineko zerga 5.768 101.164.742
EERZ 969 22.083.404
Beste zerga batzuk 15.819 45.771.924
BEZ 23.350 59.522.425
Atxikipenak 4.671 46.285.092
Delituak 12 9.847.862
Guztira 529.937 322.136.160

 

Antzemandako iruzurra berreskuratzea

2021ean lortutako 322,1 milioiei dagokienez, Bizkaiko Foru Ogasunak 255 milioi sartu ditu jada, hau da, hamar eurotik ia zortzi berreskuratu ditu. Erregularizazio- eta kobrantza-jarduerak iruzurra egin zen ekitaldietatik harago hedatzen direnez, Bizkaiko Foru Ogasunak datozen hilabeteetan berreskuratutako kopurua handitzea aurreikusten du.

  2021 2017 – 2020
Aurkitutako iruzurra + zehapenak 322.136.160 1.783.390.555
Berreskuratutako zenbatekoa 255.131.838 1.675.343.621
Berreskuratutako % 79,2 93,9
Kobratzeko dagoena 67.004.322 108.046.934

 

Jarraian, Foru Ogasunak 2021ean egindako jarduera garrantzitsuenak zehazten dira:

 

  • Fabrikazioko zerga bereziak: Fabrikazioko Zerga Bereziak Kontrolatzeko Unitateak 55 establezimendutan esku hartzeko jarduerak egin ditu 2021ean. Ekitaldi honetan hidrokarburoen sektorean iruzur-trametan parte hartzearekin 24,6 milioi euroko emaitza lortu da.
  • Zorren ordainketan erantzule diren hirugarrenei erantzukizun solidarioa edo subsidiarioa deribatzeko jarduketak: 25,9 milioi euroko zenbatekoarekin.
  • Batuz, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zergadunentzako kontrol- eta asistentzia-sistema integrala. 2021ean 31 dibulgazio-jardunaldi egin ziren, eta 4.093 pertsona bertaratu ziren. Era berean, Batuz beren borondatez hartu duten zergadunekin probak egin ziren.
  • Auditoretza Informatikoko Unitatea: Aitortu gabeko sarrerak antzeman dira hamarretik zazpitan. Horrela, egiaztatu da AIUren esku-hartzea, bezeroa azken kontsumitzailea denean eta eskudirutan ordaintzen denean, erabakigarria dela aitortu gabeko diru-sarrerak aurkitzeko.
  • Balio erantsi handiko zerbitzu-prestazioak: 2021ean emaitza gisa 4,4 milioi euro sartu dira.
  • Zerbitzu oso pertsonalak ematean sozietateak jartzea: 35 zergadunen gainean amaitutako ikuskapenek 2,0 milioi euroko emaitza izan dute
  • Kreditu fiskalak gutxitzea: enpresa eta talde fiskal handien gaineko 20 prozedura eta jarduketa amaitu dira, 65,3 milioi euroko emaitzarekin.
  • IFZ ezeztatzea: IFZ 69 aldiz ezeztatu da.
  • Beste zerga-administrazio batzuekin informazioa trukatzea: 2021ean 427 milioi datu baino gehiago trukatu dira foru-ogasunekin eta ZAEArekin.
  • Zergak eragiketa-bolumenean ordaintzen dituzten erakundeen tributazio-ehunekoen eta Ekonomia Itunean ezarritako lotura-puntuen aplikazioaren kontrola: 80 jarduketa eta prozedura egin dira, eta 24,5 milioi euroko emaitza izan dute.

 

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia