Bilboko Udalak %2 igoko ditu tasak

Compartir

Bilboko Udalak “hutsik” dauden etxebizitzei %25 igoko die Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), alokairua sustatzeko eta etxebizitza horiek merkatura atratzeko asmoz. Gainera %2 igoko ditu zergak eta tasak 2018. urtean. OHZren igoerarekin 3 milioi euro inguru gehiago bilduko dira.

Neurri horretatik kanpo geratu dira Ondasun Higieinen Zerga egoiliarrentzat (Ordaindarien %87,5), Bilbobuseko txartel sozialak eta Hirukotrans, familiaria ugarietzat.

OHZri dagokionez, %2 aplikatuko da industriako eta merkataritzako erabileretan eta gainontzeko erabileretan. Ibilgailuen gaineko zergan, tarifa guztietan %2 eguneratzea egin da, ibilgailuen potentzia fiskalaren arabera.

Bilbao Kirolak, Bilbao Musika eta Azkuna Zetroa ez dira 2018ko Ordenantza Fiskalak aldatzeko proposamenean sartu. Prezio publikotzat joko dira, ez dute zerga izaerarik eta bakoitzaren erakundeak kudeatzen ditu, ez Udalak.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Lanen, etxebizitza dotazionaletarako oin berriko lanetan, babes publikoko etxebizitzek daukaten trataera fiscal bera aplikatzea proposatzen da, hau da, %2ko zerga-tasa.

Hiriaren suspertze ekonomikoan laguntzeko helburu nagusiaz, bereziki enpresa txiki eta ertainen eremuan, Udalak azken urteotan inplementatutako hobari eta salbuespen fiskalei ere eutsiko die.

Biboko Udalak indarrean mantendu ditu familia ugariei zuzendutako onura fiskalak, baita adinekoei, gazteei, DBEren jasotzaileei, langabetuei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzendutakoak zein igogailuak instalatzea, oztopo arkitektonikoak ezabatzea eta abar xede dutenak ere.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria