Europar Batasuneko estatu ezberdinetan negozioak egitea ez da inolaz ere erreza kontuan hartzen badugu administrazio ezberdinekin eta hamaika hizkuntzetan aritu behar garela. Are gehiago, BEZ zerga tramitatzeko prozesuak gastu handia eragiten die enpresei. Egoera honen jabe izanik Europar Batzordeak BEZ zergarekin loturiko lanak errazteko asmoz leihatila bakarreko sistemaren aldeko apustu argia egin du joan zen urtarrilaren 13an hartutako erabaki batetan. Honi esker merkataritza elektronikoan, komunikazio eta telefonian ari diren enpresek errazagoa izango dute BEZaren tramitazioa. Aipaturiko neurri hau aurrerantzean gainerako merkataritza sektoretan erabili ahal izango da .