Azaleratutako zerga iruzurraren %70 urtean bertan kobratzen du Gipuzkoak

Compartir



Helena Franco Ogasun ahaldunaren Zerga iruzurraren aurkako borrokaren berri eman zuen Eusko Legebiltzarrean joan den apirilean.
2012. urtean Gipuzkoak 402 milioi euro azaleratzea lortu zuen kontrol neurrien bidez. Iruzurraren parterik handiena BEZ balio erantsiaren zergan eta sozietate zergan aurkitu zuen lurralde historikoak. Azaleratutako diru horretatik %70 inguru urtean bertan kobratu, likidatu eta ekarpen sisteman sartzen da. Hortik kanpo geratzen da delitu fiskalekin zerikusia duen dirua, epaia irmoa izan arte ez delako berreskuratzen.
Aurreko urtearekin alderatuz, azaleratutako dirua %28 handitu zen.
Francok zerga eskumena dituzten erakundeen arteko informazio trukea errazteko neurri gehiago hartzea proposatuko zien beste foru aldundiei, eta gaineratu egin zuen koordinazioan asko dagoela egiteko.
Iturria
Iturria 2