Arabako Ogasuna 120.000 aitorpen proposamen inguru etxeetara bidaltzen hasi zen martxoaren 23tik. Aitorpen proposamen horiek onartzeko edo ezeztatzeko epea bi egun geroago hasi zen. Errenta Kanpainaren hasiera martxora aurreratu arren, Arabako Ogasunak eutsi egin dio itzulketa guztiak 48 orduan egiteko konpromisoari.
Rentafacil modalitatea martxoaren 30ean abiatu zen, eta aitorpen proposamena onartu zuten zergadunek apirilaren 1etik aurrera hasi ziren kobratzen. Ekainaren 16an Rentafacil modalitatea bukatuko da.
Foru Ogasunak, 115 pertsona jarriko ditu zergadunen esanetara. Hauek Ogasunaren bulegotan aitorpenak egingo dituzte eta arabako zergadunen %94ri lagunduko dio zuzenean. Apirilaren 9an hasiko da hitzordua eskatzeko epea eta ekainaren 8an bukatuko da.
Rentared modalitatea martxoaren 30etik ekainaren 25era izango da eta egoitza elektronikoaren erabitzailea izan behar da.
Aitor Uribesalgo, Arabako Ogasunaren diputatuak, honakoa azpimarratu du: “Arabako Foru Aldandiak familiei laguntzeko egiten ari den ahaleginen artean, uste dugu konprimoso hori ezinbestekoa dela milaka arabarri ahal dugun neurrian laguntzeko, aurten ere PFEZari dagokion dirua apenas bi egunetan itzuliko baitzaie”.
Errenta 14. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondaren Gaineko Zergak
Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria