Arabako Foru Ogasunak iaz baino 25 milioi euro gehiago bildu ditu 2015ko PFEZaren kanpaian

Compartir

Arabako Foru Ogasunak 119,5 milioi euro itzuli dizkie 120.950 zergadunei. Itzulketen batez besteko zenbatekoa 988 euro izan da. Aitorpen positiboei dagokienez, Foru Ogasunak 71,2 milioi euro jaso ditu, sarreren batez besteko zenbatekoa 1.534 euro izan delarik.

Iaz baino 25 milioi euro gehiago bildu ditu Ogasunak 2015ko Errenta Kanpaian. José Luis Cimiano, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren arabera, datu horrek baieztatzen du azken zerga erreforma bide onetik doala: “diru gehiago biltzea lortu da zerga sistema progresivo baten bidez, zeinetan gehiago ordaintzen baitute gehien dutenek, eta zerbitzu publikoak finantzatzen jarraitzea ahalbidetzen du”.

2015ko Errenta Kanpainian kenkariak 155 milioi euro baino gehiagokoak izan dira. Kenkarien zati handiena seme-alabak dituzten familietara, 49,7 milioi euro, eta etxebizitza erosketa edo zaharberritzeetara, 52,2 milioi euro, joan dira.

Ondarearen gaineko Zergaren balantzaren berri ere eman du Cimianok. 17 milioi euro gehiago bildu ditu Ogasunak. Egindako sarreren batez basteko zenbatekoa 10.879 euro izan da, eta Arabako 1.565 zergadunei eragin die.

Arabako Foru Ogasuneko teknikariek aitorpen gehiago egin dituzte. Rentafacil modalitatea era Ogasunaren hitu bulegoetan, Vitoria-Gasteizen, Laudion eta La Guardian, 124.593 aitorpen izapidetu dira, guztien %71,34.

Aurten zergadun gutxiago joan dira finantza entitateetara aitirpena egitera, guztien % 4,82. Paper inprimatua erabili dutenek %0,24 baino ez dira izan. 31.189 zergadun, %17,86, aholkularitza bulegoetara joan dira errenta aitorpena egitera.

Rentafacil modalitateari dagokionez, José Luis Cimianok nabarmendu du aitorpen gehiaho onartu direla adierazi du, hain zuzen, %77. “Zergadun gehiagok onartu dute etxera aurrez eginda bidalitako aitorpena, eta bi faktorek azaldu dezakete igoera hori: informazio hobea jasotzen dugu hirugarrengandik eta, beraz, akatsak gutxiago dira eta Ogasunarekiko konfiantza areagotu da”.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria