Arabako Diputazioak aitorpen bateratuaren alde

Compartir



Gipuzkoak hasitako debatearekin bat ez datorrela agertu du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. Are gehiago kontrako bidea hartu eta iragarri du «familiak laguntzeko» seme-alaba adingabeen kenkaria igotzea aztertzen ari direla.
Aitorpen bateratua ahalbidetzea «familiari laguntzea» dela uste du De Andresek, eta ez emakumea lan merkatura sartzeko oztopatzea,. Hala, adingabeko seme-alaba bakoitzeko kenkaria 200 euro igotzea aztertzen ari da Arabako Ogasuna.Gipuzkoako Batzar Nagusietako beste bi taldeak ere azaldu dira aitorpen bateratua kentzearen aurka. «Oso kezkatuta gaude azken egunotan Aldundiak errenta zergari buruz egin dituen alde bakarreko proposamenekin. Milaka zergapekori eragiten diete, eta Gipuzkoako familien zati handi baten egonkortasun ekonomikoari eragin diezaiokete», «, esan du EAJko batzarkideen taldeak. Aitorpen bateratua ezabatzea «aukeratzeko askatasuna  bortxatuko» luke, eta «ez da sinesgarria» neurri hori hartzeko generoen arteko berdintasuna aldarrikatzea.
Iturria