Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Sozietateen gaineko Zergaren erreformak eragingo dituen ondorio fiskal posibleen aurreikuspenak aurkeztu dituzte.
Sozietateen gaineko Zergari dagokionean, aldaketek zergaren tipoak aldatuko ditu, goitik eta behetik: alde batetik, tipo nominalak murriztuko dira eta, bestetik, gutxienezko tipoa igoko da. Biak ala biak, bi urteko epean egingo dira, era mailakatuan. Gainera, kenkari ezberdinen aplikaziorako muga berriak jarriko dira, esaterako, finantza gastu, berrikuntzan inbertsio edota zerga oinarri negatiboen konpentsazioen kasuetan. Tipo nominalen jeitsiera neurri konpentsatorioengatik orekatuak izango direlakoan, bi Foru Ogasunek zerga honengatiko bilketa maila egonkor mantenduko dela aurreikusi dute.
Hortaz aparte, beste zerga batzuetan planteaturiko erreformak direla eta, zerga-bilketa orokorra handitu egingo dela aurreikusi dute. Imanol Lasak, Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak aurreratu duenagatik, zerga alorreko Foru Arau proiektuak 38,4 milioi euroko eragin positiboa izan dezake zerga bilketan. Ildo beretik, José Luis Cimianok, Arabako Ogasun Diputatuak, erreforma fiskalak zerga-bilketa orokorra «handituko» duela aurreikusi du baita ere.
Iturriak: