Arabako Foru Aldundiak jasotako “A-” kalifikazioa, Espainiako Erresumaren “BBB” kalifikazioaren gainetik dago. Arabako profil sozioekonomiko sendoagatik, egiten duen kudeaketagatik eta zorraren amortizazioagatik eman diote kalifikazioa.
Fitch Ratings agentziak nabarmentzen duenez, “Arabak Espainiako beste probintzia batzuek bizi dutena baino egoera ekonomiko hobea bizi du. 2012an, Arabako biztanleko BPGa Estatukoaren batez bestekoa baino %55 gehiago zen, eta lan merkatua sendoagoa zen”.
Azken urteotako datuei erreparatuz, Araban lan merkatua hobeto funtzionatzen ari da. 2008 eta 2013 artean erregistratutako langileen beherakada %11koa izan zen, Espainiako %15eko beherakadaren azpitik. Fitchen hiru urteetarako aurreikuspenen arabera, 2014an zerga bidezko diru sarrerak ia %2,4 haziko dira Araban.
Iturriak: